XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guzti hau dela eta, motoretan momentu / abiadura ezaugarriak eta sorgailuetan tentsio / kargakoak ezagutzea oso beharrezkoa da.

Gainera, eta hauekin batera, ezaugarri hauen aldakuntza-mugak ezagutzea oso bidezkoa da.

6.3.- ARIKETAK

6.1.- Defini ezazu Faraday-ren legea.

6.2.- Esplika ezazu banan-banan ondoko parte hauen bete beharrak:
- Armadura-harilkatua
- Induzitua
- Iman iraunkorra
- Eremu harilkatua
- Errotorea
- Estatorea
- Kolektorea.

6.3.- Armadura, burdinezko xafla mehe batzuz osatzen da.

Zergatik? eta zertarako?.

6.4.- Armadura osoan induzitzen den indar elektroeragilearen formula zein legeren arabera lortzen da? Idatz ezazu formula.

6.5.- Defini ezazu momentu elektromagnetikoa.

6.6.- Zein izen du radian/segundoko abiadura angeluarra mantentzen duen T Newton. metroko momentuak?.

6.7.- Nolakoak dira estatoreko poloak? Irtenak ala launak? Noiz erabiltzen dira batzuk eta noiz besteak?.

6.8.- Eremuen ardatzen arteko angelua zero denean, momentua zero da.

Zenbatekoa da momentua angelua 90ampdeg;koa baldin bada?.

6.9.- Aurreko galderan aipatutako angeluari, -ri momentu angeluar esaten zaio.

Erabiltzen al da beste izenik, angelua adierazteko? Baiezkoa bada, idatz ezazu ondoan.

6.10.- Zer diferentzia dago dinamo eta alternadore artean?.

6.11.- Definitu zer den makina sinkronoa.

6.12.- Definitu zer den makina asinkronoa.

6.13.- Monofasiko den eta bi polo dituen sorgailu batek estatorean 1.000 espirako haril bat dauka.

Errotoreak burdintartean sorterazten duen indukzioaren balio maximoa 0`8 Teslakoa da eta indukzio honen itxura sinusoidala da.

Estatoreko barne-diametroa 0`1 mkoa da eta bere ardatz-luzera ere,0`1 mkoa.

Errotoreak 3.000 b.m.ko abiadura dauka.

Zer eskatzen da:(...).